
Bere sustraiak, nekazari ingurunean
Haimar Zubeldia Agirre 19977ko apirilaren 1ean jaio zen Usurbilen, Donostiatik 10 kilometrotara dagoen Gipuzkoako kostaldeko herri sagardozalean. Senar emazte nekazari bikote baten lehen semea izan zen. Aita, Jose Julian, kamiolaria ofizioz, usurbilgo Oa baserrikoa; Ama, Aia herriko Izuela baserrikoa. Bera jaio eta handik bi urtera familiako bigarren semea etorriko zen, Joseba, anaia zaharraren eraginarekin txirrindulari profesionala izaten amaitu zuena. Haimar herrian bizi izan zen hamairu urterarte, Atxega-Alde auzoan. Bertan lagun asko zituen, zeintzuk gaur egun bere lagun taldekoak diren. Udarregi ikastolan hasi zituen bere ikasketak bere lagunekin batera. Bost urte zituen Haimarrek, aitak, garai haietan txirrindularitza zikloturista praktikatzen zuenak, bizikletan irakatsi zionean.
Hepatiti batek eta promesa batek bere etorkizuna markatu zuten
Sei urte zituela, Haimar umeak, hepatitia jasan zuen eta gaitz hark etxean ordu asko igarotzera behartu zuen. Baina Haimar gelgigorra zen. Amak, hura sahiesteko, promesa bat egin zion: modu formal batean etxean egoten bazen errepide izikleta bat oparituko zion. Eta hala izan zen. Haimar formal egon zen egun luzez etxean eta amak promestutako bizikleta oparitu zion. Berehala hasi zen Haimar bizikleta harekin lehenengo kilometroak egiten. Atsegin zuela ikusirik, gurasoek herriko txirrindulari eskolan izena eman zien, garai haietan inguruko garrantzitsuenetakoa zena. Txirrindularitzaz gainera beste kirol asko praktikatzen zituen: esku pilota, saskibaloia… Bere lagun asko ere txirrindulari eskolan zebiltzan eta urte oso politak izan ziren haiek berarentzat.
Ikasketak eta txirrindularitza bikain uztartu zituen
Hamairu urterekin Oa baserrira joan zen bizitzera gurasoekin. Umetatik asko gustatzen zitzaion baserrira joatea, baratzetako eta zelaietako lanak egitea atsegin baitzuen. Txikitatik hasi zen bizikletarako zituen doai onak erakusten, baina junior mailan, Dana-Ona taldean egin zuen “eztanda”. Garai haietan Automatismoetako Lanbide Heziketako ikasketak eta txirrindularitza uztartu zituen, biak hala biak bikain eramanez. Bizikletako modalitate guztietan zebilen ondo: errepidea, ziklo-krossa eta pista. Junior mailan Gipuzkoako itzulia birritan irabazi zuelako egin zen ezagun. Junior mailako bi denboraldi bikain haiei esker afizionatu mailako Orbea taldera joan zen.
20 urterekin Profesionala
Amateur mailan egindako bi denboraldietan beheko mailetatik zekarren gorakadarekin jarraitu zuen. Bi urte haien amieran bere bizitzako ametsa betetzea lortu zuen, profesional mailara igotzea. Euskaltel-Euskadi taldearekin bere lehen kontratua sinatu zuen. 1997. urtea zen, bere idoloa zen Miguel Indurain txapeldun haundia erretiratu zen urte bera. Tourrean bi aldiz izan da boskarren Profesional malako bere hasiera oso ona izan zen. Gorako bidearekin jarraitu zuen eta berehala egokitu zen maila gorenera. Lehenengo bi urteetan postu onak egin zituen astebeteko itzulietan. 2000. urtean, 23 urterekin, Euskal Bizikletako garaipen haundia lortu zuen.
Bi boskarren postu ditu Tourrean
Profesionaletan hasiera ona izan zuen. Progresioarekin jarraitu zuen eta berehala egokitu zen mailara. Lehenengo bi urteetan postu onak lortu zituen astebeteko itzulietan. 2000. urtean, 23 urte zituela, garaipen handia lortu zuen Euskal Bizikletan. Hamahiru urte hauetan itzuli haundietako probatan izandako erregulartasunagatik nabarmendu izan da. 2003. urtean boskarren egin zuen bere laisterketa gogokoenean, Tourrean, non jarduera bikaina izan zuen. 2007. urtean sailkapen berdina errepikatu zuen. Hamaika urte Euskaltel-Euskadi taldean egin ostean, 2009an taldez aldatzea erabaki eta Astana taldera joan zen, non Armstrong eta Contadorren taldekideen babeserako gogotik lan egin zuen itzuli haundietan. Emaitza onak ere lortu zituen, halanola Kataluniako Voltan hirugarren, Tourrean 27. eta Espainiako Vueltan 14. 2010ean Johan Bruyneel eta Lance Armstrongekin jarraitzea erabaki zuen RadioShack taldera joanez. Urte honetan etzuen zorterik izan. DauphinéLibéré itzuliko lehen etapan erori eta eskumuturreko haustura batek Frantziako Tourretik at utzi baitzuen. Ondoren, bere taldea Espaniako Itzulitik at uztearen erabakia iritsi zen, non esperantza eta ilusio haundiak jarriak zituen taldeburu izatekoa baitzen. Bertarako egindako prestakuntza egokiaz baliatuz Tour de L’Ain itzulian garaipena lortu zuen eta Donostiako Klasikan, Poitou-Charentes itzulian eta montrealeko sari nagusian laugarren izateak Melbourneko munduko txapelketetan izateko balio izan zion. Haimar oso metodikoa da eta bere entrenamendu eta atsedenak xehetasun haundiarekin zaindu izan ditu beti. 2004. urtean Josunerekin ezkondu eta Zarautzera joan ziren bizitzera. Gaurregun bi urte dituen alaba bat dute, Ane izenekoa. Bere denbora librea ingurukoekin igarotzea atsegin du, familiarekin eta lagunekin.
|