| Zarauts ¡Urteberrion guztioi! Jadanik 2010eko denboraldia prestatzen hasiak gaude. Espero dut nire komentario eta sentsazioen berri gehiago irakurri ahal izatea urte hoenetan zehar, izan ere aspaldian idatzi gabe bainago. Espainiako itzulian amaitu nuen 2009ko denboraldia. Luze xamarra egin zitzaidan itzulia urte guztian zehar parte hartutako lasterketa kopurua haundi xamarra izan baitzen. Ondoren pare bat hilabete pasa behar izan genituen RadioShack taldera joateko askatasuna eskuetan izan arte. Tourrean zehar Johan-ek ondorengo urteetan nirekin kontatu nahi zuela esan zidanean nire aukerarik hoberena zela ikusi nuen. Taldearen lan egiteko moduak konbentzitu nau eta taldera ondo egokitu naizela pentsatzen dut. Izandako errendimendua ere ona izan da. 2010eko denboraldia 13.a izango da niretzat. Badira urte batzuk 20 urterekin profesionaletara igo nintzenetik baina orduko ilusio eta gogoarekin jarraitzen dut. Ikus daiteke talde berri eta indartsuak sortu direla, BMC, Sky eta RadioShack eta horrek ilusioa egiten du. Txirrindularitzak bultzada bat behar du, talde berriak teknologia berriak… berrikuntza. Tourrera arteko nire egutegia aurreko urtekoaren berdintsua izango da. Murtziako Itzulian hasiko naiz eta ondoren Kataluniako Volta, Euskal Herriko Itzulia, Amstel, Flecha, Lieja, Romandiako Itzulia, Dauhine Libere eta Tourrean parte hartuko dut. Tourra izango da denboraldiko laisterketarik garrantzitsuena. Garaipena lortzeko borrokatuko dugu baina oso zaila izango da Albertori lehenengo postua kentzea, gaur egun hiru asteko itzulietarako txirrindulari honena baita. Aipamen berezia egin nahi diet urtez urte lasterketak antolatzeko borrokatzen ari diren antolatzaile guztiei, eta gehiago gaur egun krisi garaia izanik. Laisterketa guzti hauek dira eguneroko ogia ematen digutenak eta guk dugun guztia emango dugu egun bakoitzeko azken marra pasa arte laisterketa borrokatuak eta emozioz beteak izan daitezen. Laister arte eta Markelok dion bezala… aurrera bolie! |
| < Prev |
|---|


