| Zarautz Nire gogoa oso ezberdina da idatzi nuen azken aldiarekin konparatuz. Une zailak izan ziren haiek niretzat esan nuen bezala, erreflexio sakon bat egiteko balio izan zidatenak eta txirrinda gainean jarri eta entrenamendu gogorrak egiteko indar berezia eman zidaten. Uztaila osoan zehar Jakan egon nintzen nire familiarekin eta nire taldekide eta entrenamendu lagun den Markelekin denboraldi amanera prestatzen. Erradio haustura guztiz errekuperaturik zegoen. Entrenamendu gogorrak egin genituen, igoera luzeekin. Deskantsu luze batetik gentozen eta Donostiako Klasikan ahalik eta sasoi onenean egon nahi genuenez gogor saiatzea ezinbesteko zen. Lortu genuen. Hilabete eta erdiren ostean lasterketarik korritu gabe eta txirrindulari maila altuarekin, Tourretik sasoi betean zetozenak, laugarren amaitzea lotu nuen Klasikan. Niretzat hura garaipen bat bezala izan zen. Tourrean zehar egindako lan guztia bere frituak ematen hasi zela ikusi nuen. Hurrengo laisterketa iristeko gogo betez nengoen inoiz ez bezala sentitzen bainintzen formaz. Iritsi zen egun hura. L’Aingo Tourreko sarrerakoan garaipena lortu nuen. Hamar urte igaro ziren Euskal Bizikletako garaipenetik. Urte guzti haiek garaipenaren lehian baina ezin lorturik. Orduan bezala erlojupekoan aurkariekiko lortutako errentak Itzuliko garaipena lortzeko balio izan zidan. Berriz ere nire ilusio guztia errekuperatu nuen. Abuztuan zehar Plouay, Chateroux era Poitou Charenteseko Tourrean parte hartu nuen, non Markelek garaipena lortu zuen erlojupekoan hirugarren izan nintzen. Markelek aski merezia zuen garaipena eta nirea izango balitz bezala poztu nintzen. Maila onean nenbilela ikusirik, parte hartzen nuen laterketa guztietan emaitzak lortuz, Jose luis De Santos hautatzaileak Munduko txapelketetako aurreselekzioan sartu ninduela esateko deitu zidan. Azken selekzioa Kanadako lasterketen ostean egingo zuen. Bi lasterketa hauek Munduko taxapelketak bezala izan ziren, zirkuituan itzulika izan baitziren. Maila ona eman nuen Kebek-en 11. eta Montreal-en 4. izan nintzen. Etxera itzultzena hautatzaileak berriro deitu zidan Melbourneko Munduko txapelketak lehiatzeko hautatua izan nintzela esateko. Gogo haundiz joango naiz bertara eta eskeinitako konfidantza guztia itzultzea espero dut bertan Oscar Freireri bere laugarren Munduko txapelketa irabazten lagunduz. Gaur arte bi Munduko txapelketatan haru dut parte Plouayn 2000. urtean eta Zolderren 2002an. Maila eta esperientzi haundiko selekzioa dela pentsatzen det. Esperientzia izatea ezinbestekoa da horrelako lasterketetan egun bakar horretan buruz jokatzeko eta ideiak klaru izateko. Italiarrak beti ematen dute maila ona Munduko txapelketetan, eta Gilbert eta etxean izango diren Australiarrak izango dira niretzat arerio nagusi. |
Nire blog 2010
Ilusioa errekuperatuz
Más artículos...
Pág. 1 de 3


