| Gandia (Valentzia) Euskalteleko etapari amaiera eman ondoren 2009. urtea niretzako azaroaren 30ean hasi zen. Zergatik egun horretan? Nire ibilbide profesional osoan etxeko taldean egon ostean, berrikuntzaz beteriko abentura batean sartu bainintzen, motibazio izugarria ematen zidana eta iristeko desiatzen nengoena. Gezurra dirudi talde batetik bestera horrenbesteko diferentziak izatea. Azken batean txirrindulari talde soilak dira baina ezberdintasunak nabarmenak dira. Urte guzti hauetan 100km barruan bizi den taldekide batekin logela konpartitu banuen orain 17 nazio ezberdinetako jendea duen talde batean nago. Orain arte, euskaraz eta batzuetan erdaraz konpontzen baginen, orain nire ingelesa praktikan jarri beharrean nago. Baina 2009ko denboraldia benetan hasi dela Tenerifen nire bizikleta berrian jartzean konturatu nintzen. Inoiz eta inungo kontzentraziotan ez nituen ikusi horrenbeste kazetari. Alberto Contador bezalako izar bat eta Lance Armstrongen itzulerak Astana taldearekiko atentzioa areagotu egin du. Orain nire lagunak Rubiera, Noval, Navarro, Hernandez edo Alberto bera dira. Eta beraiei esker taldera bereheala egokitu naiz. Nire betebeharra taldean, orain artekoarekin alderatuz, ezberdina izango da. Azken urte hauetan munduko lasterketarik honenera taldeko lider bezala joan naiz, eta orain ez da horrela izango. Baina horregatik ez nago motibaziorik gabe, alderantziz baizik! Urteko zitarik garrantzitsuenak iristeko desiratzen nago. Talde honekin sinatu nuenean Albertori Tourra irabazten laguntzea nahi nuelako egin nuen, eta horregatik nabil jada Gandian entrenatzen. Tenerifen izandako lehenengo training-camp -aren ostean (kontzentrazioaren izena ere aldatu egin da), etxean banengo bezala sentitzen naiz. Aldaketa haundia izanagatik, laguntzaileek, zuzendariek eta taldekideek oso gustora sentiarazi naute. Surfa eta kart bezalako aktibitateak ‘piña’ egiteko balio izan dute, eta gustatuko litzaidake emandako konfidantza eta laguntza itzultzea. 2008 urtea amaitzeko eguntxo batzuk falta badira ere, niretzako urte hau amaitu da. Nire burua 2009an dago. Laister maillota aldatuko dut, laisterketak iritsiko dira eta konturatuko naiz nire taldekideak ez direla laranjaz jantzitakoak. Eta tiratzea tokatzen zaidanean eta pinganillotik esaten didatenean: Haimar topera!, nire buruari esango diot: Orain topera Albertori laguntzera, eta horrela eskertu ahal izango diet eskeinitako babesa. Helmugara iristean taldekide bat podiumean ikustea da nire esperantza. Hori izango da nire erregalorik honena. ¡Eta hori izango da Olentzerori eskatuko diodana! Azkenik Eguberriak zoriontzea nahi nuke guztioi, eta 2009 urtea zuentzako ere nirea bezala ilusioz betea izatea desira dizuet. Zuengatik eta nire taldeikeengatik utzi egin behar zaituztet egun itxaropentsu horiek iritsi aurretik lan asko baitago egiteko. Entrenatzera noa! Eguberri jai zoriontsuak eta urteberrion! |
![]() Tenerifen lehenengo training-camp-a egin ostean (kontzentrazioaren izena ere aldatu egin da), etxean banengo bezala sentitzen naiz ![]() Surfa eta kart bezalako aktibitateek ‘pińa’ egiteko balio izan dute |




