| Zarautz Bi hilabete entrenamendu eta lasterketetan zentratuta igaro ostean gorputzari atsedentxo bat ematea tokatzen da. Tourra, urteko helbururik garrantzitsuena, etzen ongi joan. Lehenengo hamar egunak etziren onenak izan niretzat baina azken egunetan nire ibilkera hobetu egin zen piska bat. Alpeetan hobekiago aurkitu nintzen eta ihesaldiren bat hartzeko aukera izan nuen. Carlos Sastre irabazleari buruz, esan, asko poztu nintzela bere garaipenarengatik txirrindulari konstantea eta pertsona humilla izan baita bere kirol ibilbide osoan. Tour honetan talderik onena izan du eta zukua ateratzen jakin izan dio bere indarrari eta mendian, eta batez ere, azken erlojupekoan erakutsitako erregulartasunari. Carlos afizionatu mailatik ezagutzen dut, garai hartan adibidez Bidasoako itzulian gailendu zitzaigun Mancebo eta niri. Orduan biek Banesto taldean ziharduten eta nik Olarra taldean. Azken laisterketan, Donostiako Klasikoan, aho zapore gozoarekin geratu nintzen. Sentsazioak etziren oraindik hoberenak izan baina aukeratuen taldean iristea lortu nuen. Garaipenerako aukera haundirik ez nuela jakin arren berriro nire burua lehenengo taldean ikustea garrantzitsua izan zen niretzat, eta gainera etxean. Gustora geratu nintzen. Eta orain indarrak errekuperatzea tokatzen da atseden aktibo batekin izan ere oraindik ez baita denboraldia amaitu. Denboraldi haserako planetan etzen Espainiako Itzulia sartzen eta mantendu egingo dugu egutegia. Honen ordez, Alemaniako itzulia eta egun bakarreko Plouay eta Hamburgoko lasterketetan parte hartuko dut. Ahalik eta ondoen ibiltzen saiatuko naiz. Laisterketa hauen ostean denboraldiari amaiera emango diogu. |
Nire blog 2008
Orain atseden apur bat
Más artículos...
Pág. 4 de 10


