Euskera

Gorputzak “nahikoa da” esaten duenean

Castellano Euskera
Foix
Ilusio eta esperantza guztiak pikutara. Duela hamar egun adierazten nuen Tour honetara motibazio eta kondizio físiko bikainarekin etorri nintzela oso ondo ibiltzeko.. Baina ez da horrela izan, txirrindularitza eta “matematikak” ez datoz bat.
Laisterketa hasi zenetik ez dut aurkitu Tourra aurretiko probetan, bai Voltan eta bai Dauphinen, izan nuen pedal kolpea, ezta gutxiagorik ere. Gorputzak “nahikoa da” esan dit. Erlojupekoan ez nintzen ongi aurkitu eta gero Pirineoetan bera etorri nintzen erabat. Psikologikoki oso gogorra izan da mendiko etapetan nire lekua aldatu egin zela aitortzea. Ez nintzen Dauphinen izandako aurkariekin egoteko gai: Evans, Valverde…
Pirineoetako bi egunak oso gogorrak izan dira niretzat zaletuen aurrean ongi erantzun nahi bainuen. Beraiek niregatik askozaz gehiago espero zutela jakitea eta ez erantzutea gogorra izan da, eta horregatik lerro hauekin eskertu egin nahi diet animozko mezu eta mezu lasaigarriak eman dizkidaten guztiei. Milesker.
Atzo, atseden egunean, freskatu eta berriro animatu ahal izan nuen. Familiarekin egon nintzen, Ane alaba eta emaztearekin, zeintzuk geratzen den Tourrean gogotsu aritzeko ilusioa berrreskuratzearen arrazoi nagusiena diren. Taldeari ahalik eta gehien laguntzen saiatuko naiz eta ea egunen batean sentsazio onak bilatu eta ihesaldi batean sartzeko aukera dugun, Tourrean ihesaldiak oso garestiak izan arren.

  • Written by KEC Pro Sport
  • Hits: 218

Log in or create an account