| Cuneo (Italia) Azterketa garaian gaude eta azken azterketaren aurretik espero genezaken notarik hoberena lortu dugu. Dauphine amaitu dugu baina oraindik ez gara iritsi etxera beste pare bat egun geratu baikara taldearekin Tourrean izango ditugun Alpeetako etapak ikasten. Uztaila iristeko irrikaz nago Tourraren aurretik izan dudan azken laisterketa nola joan den ikusirik. Oso ondo aurkitu naiz Dauphinen. Bertara joan aurretik azaldu nizuten bezala, oso garrantzitsua zen bertatik aho zapore gozoz irtetzea konfidantza izateko Tourrari begira. Oso ondo hasi nintzen sarrerakoarekin (azkenaldian sarrerako onak), hamar hoberenetan nengoen. Hurrengo erlojupekora arte etzen diferentzia gehiagorik izan sailkapen nagusian. Ondo egiteko konfidantzaz nengoen baina agian itzuli honetako arantza bakarra izan da, denbora polita galdu bainuen, baina animoa etzen behera etorri. Hurrengo egunean, mendiko lehen etapan ikusi ahal izan nuen ondo nengoela, mendate gogor bat igo genuen helmuga aurretik eta onenekin egon nintzen nahiz eta eraso askorik egon ez. Eta Joux Plane-eko eguna etorri zen, behetik erasotzea erabaki nuen denbora galduta nuenez aurrera joaten utziko nindutela bainekien. Tartea lortu nuen oilarrak mugitzen hasi zirenerako eta harrapatu nindutenean heldu ahal izan nien, bost geunden, bikain. Etapa amaieran hamar lehenetan nintzen berriro sailkapen orokorrean. Hurrengo egunean, etapa erregina zen, erasora ez jotzea erabaki nuen etapa oso luzea zenez bai bainekien bakoitza bere lekura joango zela. Berriro bost onenekin nengoen. Etapa amaieran oso justu nindoan baina onenei eustea lortu nuen, boskarren jarri nintzen sailkapen nagusian. Azken egunean, nahiz eta etapa konplikatua izan, etzen sailkapenean aldaketarik izan, azkenean boskarren. Taldearen jarrera ere oso ona izan da itzuli honetan (taldekako sailkapena irabazi dugu), Tourrean talde ona izango dugula dirudi. Mikel oso ondo dago eta Samuel bere mailarik onenean egongo da Tourrean. Hiruron artean eta Egoi, Verdugo, Isasi, Ruben, Amets eta Orozek emandako laguntzarekin laisterketa bikain bat egin dezakegula pentsatzen dut Frantzian. Lanik haundiena egina dago eta etxera itzultzean indarrak errekuperatu behar dira. Dauphine nekatu samar amaitu dut baina errekuperatzeko denbora dago. Tourrean izando ditudan aurkariekin ibili naiz eta zeharka Suitzako itzulira begira gabiltza, (Zorionak Fuji!). Valverde oso ondo dago, Evans ere bai, Sastre ondo egongo da, Schleck eta Kirchen ere ondo Suitzan. Eta etxean daudenen artean seguru Menchov oso ondo dagoela. Eta bakarren bat ahazten dut. Espero dugu irailean errekuperaketarik ez izatea… |
Nire blog 2008
Gaindituta
Más artículos...
Pág. 7 de 10


